Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xilografia

iz. Zurean grabatzeko antzea.  v  Zurezko xafletan grabaturiko hitzak edo irudiak inprimatzea. Grabatuak egiteko prozedurarik zaharrena da; Txinan VI. mendean hasi zen erabiltzen eta Europan XII. mende inguruan zabaldu zen. Xilografia oso geldiro zabaldu zen, XIV. mendea arte irudien azalpen gisako testuak inprimatzen baitziren soilik; orriak alde bakarretik inprimatzen ziren eta gero bata besteari itsasten zitzaizkion, binaka. Tipografia agertu zenean erabat bazterrera gelditu zen prozedura hau, eta gaur egun edizio bereziak egiteko soilik erabiltzen da.