Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ximeno Azkarra

Baskoien buruzagia (VIII. m.). Deierri eta alboko lurraldeetako, hau da, Nafarroa zaharreko, buruzagia eta baskoien arteko buruzagi nagusietako bat izan zen. Abd al-Rahman I.a Kordobako emir musulmanak menderatu zuen 781. urtean. Ximenotarren dinastiako erregeen lehen aitzindari ezaguna da.