xileno
iz. Kim. Hiru isomero dituen hidrokarburo bentzenikoa [C6H4(CH3)2]. Bentzenotik lortzen da dimetilazio bidez. Xilenoek 138 eta 142 °C bitartean irakiten dute eta uretan ez dira disolbatzen. Disolbatzaile eta errekin gisa, eta bestelako produktuak sintetizatzeko erabiltzen dira. Xileno komertziala isomeroen nahastura bat da. Isurkari sukoia da, eta harrikatz alkaternatik edo petroliotik lortzen da.