Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Witiza

Bisigodoen erregea 702-710 urteetan (? - 710. urtean hila). 698. urtean aita Egicak erregekide egin zuen eta Gallaeciako gobernari izendatu zuen. Egicak zigortuei amnistia eskaini zien eta itzuli egin zizkien ondasunak; aldi berean, juduen aurkako neurriak indargabetu zituen. 702. urtean Toledoko XVIII. kontziliora deitu zuen, baina ez da haren agiririk geratzen.