Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wiesbaden

Alemaniako hego-mendebaleko hiria eta ibai portua, Hessen-go land edo estatuko hiriburua, Rhin ibaiaren ertzean, Taunus mendiaren hegoaldean, Frankfurt am Main eta Mainz hirien artean. 254.600 biztanle. Aireportua. Burdinbide gune garrantzitsua. Merkataritza, administrazioa, industria (bainutegi ospetsuak) eta industria (zinemagintza, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, ontziolak, papergintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Nassauko dukerriko hiriburua izan zen.