Vilallonga Cabeza de Vaca, José Luis
Espainiar idazle eta antzezlea (Madril, 1920 - Mallorca, 2007). Castellbelleko markesa da. Espainiako gerra zibila bukatzean, Espainiara itzuli zen eta egunkarietan idazten hasi zen: Destino, El Noticiero Universal, Diario de Barcelona. Gero lau urtez diplomaziako ikasketak egin zituen eta emaztearekin Ingalaterrara joan zen. Handik Argentinara eta gero Frantziara joan ziren. Gizon polifazetikoa izanik, artearen zenbait alor landu zituen, nahiz eta antzezle gisa ezagutarazi zen gehienbat. 1954an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Las ramblas terminan en el mar (Hiribideak itsasoan amaitzen dira). Geroztik beste hogeita bi liburu argitaratu ditu, hiru antzerki lan barne. Memoria liburu bat ere idatzi zuen: La nostalgia es un error (Iraganaren minez egotea ez du merezi). 1983an Los sables, la corona y las rosas (Ezpatak, koroa eta arrosak) argitaratu zuen, eta 1988an Mi vida es una fiesta (Nire bizitza festa bat da) eta El gentil hombre europeo (Europar gizon adeitsua). 1991n Fixot argitaletxeak Espainiako errege Joan Karlos I.ari buruzko biografia bat idazteko eskatu zion. Kazetari gisa Frantzia, Alemania eta Espainiako egunkarientzat idatzi izan du, Paris-Match, Maire-Claire, Vogue eta Interviú aldizkarientzat, eta Play Boy aldizkariaren zuzendari izan da Espainian. Hirurogeita hamarretik gora filmetan parte hartu du, Italian, Frantzian eta Espainian.
- Vigny, Alfred de
- Vigo, Jean
- Vigo
- Viguria Ozta, Pascual Bernardino
- Vijaiavada
- Vilallonga Cabeza de Vaca, José Luis
- Vilanova i la Geltrú
- Vilanova, Arnau
- Vilariño Esnaola, Andrés
- vilatar
- Villa Galvis, Álvaro