Varignon, Pierre
Frantses matematikaria (Caen, 1654 - Paris, 1722). Frantziako Zientzietako Akademiako kide izan zen. Kalkulu infinitesimalaren sortzaileetako bat da. Bera izan zen lastertasun birtualen printzipioa azaldu zuen lehena, indar elkar-eragileen osaera aztertu zuen eta momentuaren teoria osoa proposatu zuen. Obra nagusia: Nouvelle mécanique (1725).