Varda, Agnès
Frantses zinemagilea (Brusela, 1928). Jean Vilar zuzendari zuen Théâtre National Populaire-ko argazkilaria izan zen. La Pointe courte (1955) du lehen film luzea, Nouvelle Vague higikundearen teknikak erabiliz egina. Cléo de cinq à sept (1962) du filmik bikainena, minbizia duen neska baten pentsamendua eta sentipenak adierazten dituen dokumental antzekoa. Le bonheur (1965), Lions Love (1970), L’une chante, l’autre pas (1976), Sans toit, ni loi (1985) fikziozko film luzeez gainera, dokumentalak ere egin zituen: O saisons, ô chateaux (1957), Du côté de la côte (1958), Salut les cubains (1963), Black Panthers (1968), Daguerréotypes (1975), Mur, Murs (1985).