Vaquero Palacios, Joaquín
Espainiar pintorea, eskultorea eta arkitektoa (Oviedo, 1900 - Madril, 1998). Rubén Daríoren iloba baten senarra eta Joaquín Vaquero Turcios pintore eta eskultorearen aita. Artista berezia izan zen, aldi berean landu baitzituen pintura, eskultura eta arkitektura. Espainiako Arte Ederretako Akademiaren zuzendariordea izan zen Erroman. Arkitekto gisa, aipagarriak ditu, Grandas de Salime, Miranda, Proaza, Aboño eta Tanesko indar etxeak (Asturiasen denak), bere eskulturez eta pinturez apainduak eta hornituak guztiak. Beste lan aipagarrienetako bat Santiagoko azoka du. Pintore gisa, bigarren domina eskuratu zuen 1941eko Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean, eta Gudarostearen Domina 1948an. Italiar paisaiaren atzerritarrentzako pintura erakusketan, Viarregion (1945), bi obra saritu zizkioten. 1969an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten. Asturiar Ikasketetako Institutuko ohorezko kidea zen eta Oviedoko Unibertsitateko honoris causa doktorea. Espainiako Arkitekto Elkarteak Arkitekturako Urrezko Domina eman zion.
- Vangelis
- Vanloo
- Vanua Levu
- Vanuatu
- vanuatuar
- Vaquero Palacios, Joaquín
- Var
- Varanasi
- Varda, Agnès
- Vardamana
- varec