Van Cauwelaert, Didier
Frantses idazlea (Niza, 1960). Marcel Aymé eta Dideroten jarraitzaile sutsua izan zen. Gizartearen ikuspegi itxaropenik gabea eta kritikoa erakutsi zuen. Bai eleberrietan bai antzerki lanetan zentzu komikoa landu zuen, etsipen zuhurra gordeaz. Eleberrien artean aipagarriak ditu: Vingt Ans et des poussières (1982, Hogei urte eta hautsak), Poisson d’amour (1984, Maitasunezko arraina), Un aller simple (1994, Joanaldi sinplea), Noces de sable (1995, Hareazko ezteiak).