Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

uzbek

iz. eta izond. Uzbekistangoa, uzbekistandarra. || Uzbekistango biztanlea. v Uzbek hizkuntza. Hizkuntza turkoen familiako hizkuntza, hizkuntza altaikoen azpitaldekoa, Uzbekistanen, Turkemenistanen ekialdean, Tadjikistanen iparraldean eta mendebalean, Kazakhstanen hegoaldean eta Afganistan eta Txinako zenbait lurraldetan erabilia. Bi dialekto multzo bereizten dira: alde batetik, hegoaldeko dialektoak, tadjik hizkuntzaren eragin handia izan dutenak eta hizkuntza turkoen ezaugarri den bokalen arteko harmonia galdu dutenak, eta beste aldetik iparraldekoak. Uzbek hizkuntzako literatura modernoa Errusiako Iraultzaren ondoan indartu zen batez ere, eta iparraldeko dialektoetan oinarritutako uzbek hizkuntza batu batez idazten da.