Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

UZEI ;(Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea)

1977. urtean, Donostian, euskara teknikoa lantzeko sortu zen elkartea. Lexikologian dihardu batez ere, eta, ildo horretatik, ia berrogei hiztegi tekniko argitaratu ditu. Bestalde, alde batetik datu-banku bat antolatu du (EUSKALTERM), sistema telematikoa erabiltzen duena, eta bestetik, EEBS proiektuan (Egungo Euskararen Bilketa-lan sistematikoa) dihardu. Horrez gainera, itzulpenak egiten eta terminologia ikastaroak ere ematen ditu.