Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urrutia Olaran, Jenaro

Bizkaitar pintorea (Plentzia, 1895 - Bilbo, 1965). Bilbon, Parisen eta Erroman egin zituen pintura ikasketak. 1926. urtean Euskal Artisten Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Horma-pintura ugari egin zituen, Bilboko San Joan Bataiatzailearen elizan eta Santa Marina santutegian, Lutxanako Artzain Onaren elizan eta Barakaldoko San Joserenean ikusgai daudenak, esaterako. Beste obra aipagarri batzuk: Teresita, Preparando la merienda, El amaiketako, Barrenadores de Vizcaya, bañistas, Naturaleza muerta, Mujeres del campo, Reposo eta La ventana al paisaje.