Urrutia Badiola, Andres
Bizkaitar legegizon, hiztegigile eta idazlea (Bilbo, 1954). Notarioa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da ogibidez. UZEI erakundearekin elkarlanean, zuzenbide, administrazio eta hirigintza hiztegien erredakzioan parte hartu du. 1997an euskaltzain osoa izendatu zuten. Lan teknikoak zein literarioak idatzi ditu, hala nola Euskara legebidean (1991), edota Orrialdeak (1992) kontakizun-bilduma. Alvaro Cunqueiro, Tolkien edota James Joyce bezalako idazleen lanak itzuli ditu euskarara.