Urrutia, José Luis
Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1958). Hasieran, poesia landu zuen batez ere: Sangre enamorada (1981). Gero, kontakizun laburrak idazten hasi zen, eta, azkenik, 1998an, eleberriak idazteari ekin zion, eleberri historikoak, hain zuzen. Harrezkero genero hori landu du gehienbat: El Ayalés. La historia de Elías de Aldama (2001), Los caminos de Elías (2002), Tan lejos de Ayala (2003), La sombra de Lanzuri (2006). 2007an, El secreto de las piedras rojas izenburuko komikiaren gidoia eta testuak idatzi zituen, Arrigorriagako udalaren eskaeraz. Beste lan aipagarri batzuk: El Inquilino del balneario de Orduña (2006), Los demonios de la guarda (2004), Ignacio. Los años de la espada (2005) eta César Borgia. El hijo del Papa (2008).