Uriarte Goiricelaia, Juan Maria
Bizkaitar elizgizona (Fruiz, 1933). Bilboko Seminarioan ikasi eta 1957an apaiztu zen. Bilboko Seminarioan hainbat zeregin eta kargu zituen bitartean, Psikopedagogia eta Teologia ikasketak egin zituen, eta 1970ean Psikologian lizentziatu zen Lovainako Unibertsitatean. Psikologia irakasle izan zen Deustu eta Salamancako unibertsitateetan, eta 1974an Bilboko Seminario Nagusiko errektore izendatu zuten. 1976an Paulo VI.a Aita Santuak Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuen, eta 1991n Zamorako gotzain egin zuen Joan Paulo II.ak. 2000. urtean, Jose Maria Setienek Donostiako Elizbarrutiko gotzain izateari uztea erabaki zuenean, bera izendatu zuen Joan Paulo II.ak zeregin horretarako. Juan Maria Uriartek ez dio muzin egin Euskal Herriak bizi duen egoerari buruz hitz egiteari eta gaiari inguruko iritziak emateari, eta beti saiatu da biktima guztiengandik hurbil egoten. ETAren biktimei hurbildu zaien bezalatsu salatu izan du ETAko presoen egoera, betiere indarkeriaren aurkako agertuz. 1998an ETA eta Espainiako gobernuaren arteko bitartekaritza lanak egin zituen.
- urgun
- urgunka
- Urhabia
- Uri
- Uría González, Rodrigo
- Uriarte Goiricelaia, Juan Maria
- Uriarte Odriozola, Martin
- Uriarte, Jose Antonio
- Uriarte, Jose Ramon
- Uribarren Leturiaga, Patxi
- Uribarri