Uribarren Leturiaga, Patxi
Arabar idazlea (Aramaio, 1942). Karmeldarra da. Filosofia eta letretako eta teologiako ikasketak egin zituen. 1983-2007 bitartean itzultzaile aritu zen Bizkaiko Foru Aldundian. 2008ko irailean euskaltzain oso izendatu zuten. Hiztegigintzan aritu da batez ere. Lan nagusiak: Euskarazko hiztegia (1986-1990), Sinonimoen hiztegia (1988), Eskola hiztegia (1991), Europa hiztegia (1993), 3000 hiztegia (1996). Artikulu eta itzulpen ugari argitaratu ditu Karmel aldizkarian, besteak beste.