Uri
Suitzako kantoia. 1.076 km2 ditu eta 34.000 biztanle. Hiriburua: Altdorf. Suitzako Konfederazioa sortu zuen hiru kantonamenduetako bat da. San Gotardo mendatetik Luzernako edo Lau Kantonamenduetako aintzirarainoko eremua hartzen du. Oso eskualde menditsua da eta eremuaren erdia baino gehiago antzua da. Abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.