Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urgull

Donostiako mendia (135 m), Kontxako eta Zurriolako badien arteko lur muturrean. Mendiaren babesean sortu zen Donostiako hiria. Donostiako babes-talaia nagusia izan da. Izan ere, Mota-ko gaztelua dago Urgull mendian, Donostiak historian zehar izan dituen erasoetatik eta setioetatik babesteko erabaili dena. Nafarroako Antso VII.a Azkarrak eraikiarazi zuen 1194an eta, Gaztelaren mendean zegoela (1200), Alfontso VIII.ak harresiz gotortu zuen. 1921ean Donostiako udaletxeak erosi zuen.