Urbeltz, Juan Antonio
Nafar folklore ikerlaria eta koreografoa (Iruñea, 1940). “Argia” dantza taldea sortu zuen 1965. urtean, euskal dantzak, doinuak eta folklorea oro har aztertzeko eta berreskuratzeko asmoz. Folklore bilduma zabal bat osatzeaz gainera, lan ugari argitaratu ditu Urbeltzek; Dantzak (1978), Música militar en el País Vasco - El problema del zortziko (1988, Musika militarra Euskal Herrian - Zortzikoaren arazoa) dira nagusiak. Koreografia lanak ere egin ditu, arrakasta handia izan dutenak: Zortziko (1988), Alakiketan (1992). Ikerfolk erakundeko zuzendari, Eusko Ikaskuntzako folklore saileko arduradun eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide da. Azkenekoen artean honako hauek aipa daitezke: Bailar el caos: la danza de la osa y el soldado cojo (1994), Alardeak (1995) eta Los bailes de espadas y sus símbolos: ciénagas, insectos y moros (2000).
- urbanizatze
- Urbano
- Urbasa
- Urbasa
- urbatu
- Urbeltz, Juan Antonio
- urbeltz
- Urbeltza
- urberritu, urberri, urberritzen
- urberritze
- ur-berro