Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ur-berro

iz. Bot. Gurutzatuen familiako belar-landare iraunkorra, zurtoin tente erztuna, 3-9 orri txikiz osatutako hostoa, apioaren antzekoa eta lau hostoko lore zuria duena (Nasturtium officinale). Ur-krexua izenarekin ere ezagutzen da. Zalgearen antzeko leka eta arrautza egiturako hazi zapala izaten du. Berez Europako erdi eta mendebalekoa da, baina mundu guztira zabaldua dago gaur egun. Sukaldaritzan saltsa eta zopa hobetzeko erabiltzen dira haren hostoak.