Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ur

Euskal antzerki taldea, Helena Pimenta zuzendariaren ekimenez Errenteriako Niessen aretoaren baitan sortua. 1992tik aurrera, Shakespeareren hiru lanen egokitzapenei esker egin da guztiz ezaguna taldea Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. 1992. urtean Sueño de una noche de verano antzezlanarekin lortu zuen lehenengo aldiz erabateko arrakasta Urek (besteak beste, 1993ko Espainiako Antzerki Sari Nazionala). 1995. urtean Romeo y Julietarekin jarraitu zuten. 1999. urtean, berriz, Trabajos de amor perdidos egokitu zuten, eta lan horri esker ADE elkarteak (Asociación de Directores de Escena) zuzendari onenari emandako saria eskuratu zuen bigarren aldiz Helena Pimentak, Josep Maria Flotats eta Lluis Pasqualekin lehian. Sari ura jasotzerakoan egoera mingotsa pairatzen ari zela adierazi zuen Pimenta zuzendariak, taldea Errenteriako egoitza uztera behartua izan baitzen. Ur taldeak nazioarteko 75 jaialditan hartu du parte, eta 14 bira egin dituzte Euskal Herritik kanpo.