Ur
(Egun Tall al-Muqayyar edo Tell el-Muqayyar). Antzinateko Sumeriako hiria, Eufrates ibaiaren bokale zaharrean (Mesopotamia Beherea), Irak-eko hegoaldean. v Historia. K.a. 4000. urte inguruan sortu zen hiria Mesopotamiako iparraldeko nekazariak bertan kokatu zirenean. Bizialdi hori, zenbait arkeologoren arabera, Genesian aipatzen den uholdeak suntsitu zuen. Ur dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen, Urnamu, Bursin I.a eta Shusin erregeen agintaldietan batez ere. Urnamu erregearen agintaldian eraiki zuten zigurat handi ikusgaria. K.a. I. mendea arte biztanleak izan zituen baina Eufrates ibaiaren ibilgua aldatu zenean gainbehera etorri zen hiriko ekonomia eta handik gutxira desagertu egin zen. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik H.R. Hall antropologoak eta 1920tik 1940 ingurua arte Leonard Wooley antropologoak eginiko indusketa lanen ondorioz berreskuratu ahal izan ziren hiri zaharreko hondakinak (tenpluak, jauregiak, errege hilobiak eta zigurat ikusgarriak). Biblian Kaldeako Ur izenaz ageri da eta Abrahamen aberritzat hartua da.