Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uppsala

Suediako ekialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko (6.989 km2 eta 249.712 biztanle) hiriburua, Stockholm-en ipar-mendebalean, Fyriså ibaiaren ertzean. 167.108 biztanle. Suediako unibertsitaterik zaharrena (1477). Unibertsitateko liburutegia, Carolina Rediviva, Suediako garrantzitsuena da. Katedral gotikoa (XIII-XV. mendeetakoa). Gaztelua (Gustavo Vasak eraikia). Biologia museoa. Industria gune (inprimeriak, mekanika industria, zerrategiak, zementua, larrugintza) garrantzitsua. v Historia. Eskandinaviako antzinako hiriburuetako bat izan zen. Hasierako hiria, Gamla Uppsala (“Uppsala zaharra”), egungoaren iparraldean zegoen eta politika eta erlijio gune garrantzitsua izan zen bikingoen garaian. Kristautasunaren aurreko erregeen hilobiak daude bertan. 1273. urtean sute batek suntsitu zuen antzinako hiria, eta egungoa eraiki zen.