Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Unzueta Abaunza, Juan Domingo

Bizkaitar argitaldaria (Abadiño, 1794 - Durango, 1870). Aita Uriartek idatziriko Jesus Sakramentaduari eta Ama Donzella Mariari Bisitak obraren zentsore gisa ageri zen 1856an. Mogelen Peru Abarka obraren eskuizkribuaren zaindaria izan zen Zarautzko frantziskotarren artxiboan gorde zen arte. Arzadunen Christinaubaren Doctrinaren explicacinua erlijio-liburuaren argitalpena prestatu zuen bestalde 1873. urtean.