Untzitibar
Nafarroako erdialdeko ibarra eta udalerria (Zangozako merindadea). Unciti du izen ofiziala. Mugak: iparraldean eta ekialdean, Itzagaondoa; mendebalean, Aranguren eta Elortzibar; hegoaldean, Elo eta Ibargoiti. Herriburuaren garaiera, 652 m. 37,62 km2 ditu eta 221 biztanle (untzitibartarrak). Herrigune hauek osatua da Untzitibar: Altzorritz, Artaitz, Zenborain, Naxurieta, Untziti (herriburua), Zabaltzeta eta Zorokiain. Untziti errekak zeharkatzen du ibarra, ura Elortz ibaian isuri aurretik. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mende hasieran galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra, mahatsa, patata, landare lekadunak) da ekonomia jarduera nagusia.