Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

upanishad

iz. Hinduen Vedetako testu filosofiko erlijiosoak. Sanskritoz idatziak, VI. mendearen ondokoak, bertsoz eta prosaz moldatuak dira. Veden tradizioaren amaiera dira eta Vedanta izena dute. Berrehun inguru dira, aski laburrak; maisu izpiritualen irakaspenak biltzen dituzte elkarrizketa moduan, haien gaiak gizakien jatorria eta helburua eta Izaki gorenarekiko harremanak direlarik. Indiako geroztikako pentsamendu guztian erabateko eragina izan zuten.