Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Untziti

Untzitibarreko udalerriko herriburua (Zangozako merindadea, Nafarroa). 81 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mende hasieran galdu zen euskara. Aipagarriak dira XIV. mendeko eliza gotikoaren hondakinak eta San Pedro apostuluaren parrokia (XVII. mendeko erretaula barrokoa).