Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Umeå

Suediako ipar-ekialdeko hiria eta Västerbotten herrialdeko (55.401 km2 eta 245.181 biztanle) hiriburua, Ume Ålv ibaiaren ezkerraldean, Botniako golkotik hurbil. 84.192 biztanle. Unibertsitatea. Museoa haize zabalean. Merkataritza eta industria gune (zurgintza, mekanika industria) garrantzitsua. Zura eta makineria esportatzen ditu. 1622. urtean sortu zen hiria. Sute handiak jasan ditu, batez ere, 1888. urtean gertatu zena.