umealdi
iz. g.er. Sabelaldia. v Errule ez diren emeen umekiaren garatze aldia, ernaltzetik erditu arte doana. Emakumearena, 280 egun ingurukoa da, azken hilekoen lehen egunetik kontatuta. Umealdiaren iraupena beste zenbait emerengan: behorrarena, 310-340 egun; astemearena, 12 hilabete; behiarena, 240-320 egun; ardiarena eta ahuntzarena, 5 hilabete; zerramarena, 4 hilabete; zakurrarena, 2 hilabete; katuarena, 2 hilabete; untxiarena, hilabete; elefantearena, 630 egun.