Umdurman
(Arab. Umm Durman). Sudango eki-erdialdeko hiria, Jartum-eko probintzian, Nilo ibaiaren ertzean, Nilo Urdinaren eta Nilo Zuriaren bilgunean. 526.287 biztanle. Unibertsitate islamiarra. Merkataritza eta industria (ehungintza, janari industria, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. 1884. urtean mahditarrek Jartum suntsitu zutenean Muhammad Ahmad Abd Allah kalifa eta mahdiren hiriburu bihurtu zen. 1898. urtean Kitchener buru zuen egiptoar-ingeles gudarosteak Muhammad Ahmad Abd Allah kalifa eta mahdia garaitu eta hil zuen eta, horrenbestez, desagertu egin zen mahdismoa Sudanen.