ukrainar
izlag. eta iz. Ukrainakoa; Ukrainako herritarra. v Ukrainar hizkuntza ekialdeko eslaviar hizkuntza da. Ukrainako hizkuntza ofiziala izateaz gainera, Sobietar Batasuna ohian, Polonian eta Txekoslovakia ohian ere mintzatzen da. Alfabeto zirilikoan idazten da, eta harreman estuak ditu errusierarekin eta bieloerrusierarekin; izan ere, hiru hizkuntza horiek bereizezinak izan ziren XII-XIII mendeak arte. XVIII. mendean sortu zen literatura ukrainar modernoa, eta XIX. mendetik aurrera literatura aberatsa garatu da ukrainar hizkuntzaz.