Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulan Bator

(“Heroi gorria”). Mongoliako hiriburua, Tola ibaiaren haranean. 548.400 biztanle. Unibertsitatea. Kultura, administrazio eta industria (mekanika industria, ehungintza, larrugintza) gune garrantzitsua. 1921. urteko iraultzaren aurretik erlijio gunea eta tearen bideko (Pekin-Kalgan-Irkutsk) karabanen geltokia baino ez zen. 1966. urtean uholdeek suntsitu zuten hiria.