Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txou-txou

iz. Txinatar jatorriko zakur arraza, 46-51 cm garai eta 23-27 kg pisu izan ohi dena. Zakur sendoa, buru handikoa eta kolore desberdina –gorria, beltza, gris urdina- izan daitekeen ile trinko sarriaz hornitua. Han dinastiaren garaietatik (K.a. 206 - K.o. 220) ezaguna da. Jiteari dagokionez, jabearen lagun leiala izan ohi da, baina arrotzentzat muker agertzen dena.