Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txi-lung

edo Keelung. Taiwango iparraldeko hiria eta portua, Taipeiko portu nagusia, Taipeiko hiriburuaren hego-mendebalean, Txinako itsasoaren ertzean. 350.283 biztanle. Industria (eraikuntzarako gaiak, ontziolak, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa), lurpeko aberastasunen ustiaketa (ikatz hobi handiak) eta merkataritza (iharduera handiko portua) dira ekonomia baliabide nagusiak. 1626. urtean espainiarrek konkistatu eta gotortu zuten. XVII. mendean alemaniarren mende egon zen eta XIX. menderako merkataritza portu garrantzitsua zen.