Txillida Juantegi, Gonzalo
Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1926). Eduardo Chillidaren anaia. Bere ibilbide artistiko luzean estilo anitz landu badu ere –betiere paisaia gai nagusitzat harturik– azken urteotan giro poetiko eta espiritualak sortzen ditu, errealismoari uko egiten ez dioten paisaietan. Bere lana Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo erakusten jarraitu du eta alor horretan aipagarria da, besteak beste, 1997an Donostiako DV galerian Mari Puri Herrerorekin batera egin zuena. 1999an bere seme Juan Chillida Ameztoyrekin lankidetzan, Donostiako Benta Berri auzoko parrokia berriko aldare nagusia osatu zuen. Espazio horretan, bat egiten dute Gonzalo Chillidaren egunsentia aurkezten duen horma lan handi batek eta bere semearekin eskultura bik. 2001. urtean, Espainiako Gobernuak Arte Ederretako Merituari ematen zaion Urrezko Domina eskaini zion.
- txilintxa
- txilio
- txilioka
- Txillardegi
- Txillida Juantegi, Eduardo
- Txillida Juantegi, Gonzalo
- Txilperiko Ia
- Txilperiko IIa
- Txi-lung
- txima
- tximel