tximino
iz. Primateen ordenako ugaztuna, ilerik gabeko aurpegia, besoak zangoak baino luzeagoak eta lau esku dituena (Ord. Primates). v Tximino izenez simioen edo antropoideoen azpiordenean sartzen diren primateak izendatzen dira bereziki, hominidoak izan ezik. ik. simio. v Tximino iletsua. Zebidoen familiako tximino iletsua, 140 cm inguru luzea, isatsaren 70ak barne (Lagothrix lagothricha). Beso eta zango luzeak ditu. Hankak eta eskuak handiak ditu. Isatsa oratzailea du. Kolorez beltza edo gris iluna izaten da. Hego Ameriketan bizi da. Hostoak, fruituak eta animalia txikiak jaten ditu. v Tximino sudurrandia. ik. nasiko. v Tximino ulularia. Hego Ameriketako zenbait tximino platirrinoren izena. Tximino horien ezaugarririk aipagarriena paparreko azala hedakorra izatea da. Tximino ulularietan ezagunena ululari gorria (Alouatta seniculus) da, 140 cm inguru luze dena, isatsaren 70ak barne, eta ile trinkoa eta marroi iluna duena.