Txilperiko Ia
Frankoen erregea 561-584. urteetan (?, 539 - Chelles-eko basoan, 584), Klotario I.aren semea zen. Aita hil zenean anaiordeen artean banatu behar izan zituzten haren mendeko lurraldeak. Soissons eta Neustriako errege bihurtu zen beraz eta Atanagildo errege bisigodoaren alaba Gailsuindarekin ezkondu zen. Fredegunda maitaleak bultzatuta emaztea hilarazi zuen; horrek Austrasiaren aurkako gerrak eragin zituen, Gailsuindaren ahizpa txikia baitzen hango erregina. Anaiorde Gontranen eta iloba Txildebertoren aurka ere borrokatu zen.