Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txernovtsi

Ukrainako mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko (8.100 km2 eta 909.000 biztanle) hiriburua, Prut ibaiaren ertzean, Karpato mendien ondoan. 257.100 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbide gune garrantzitsua. Industria (azukre findegiak, janari industria, zurgintza, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 1407. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz eta Bukovina erreinuko hiriburua zen garai hartan. Turkiarren eta austro-hungariarren mende egon ondoren, Errumaniak bereganatu zuen Lehen Mundu Gerra amaitutakoan. 1940an Sobietar Batasun ohiaren administraziopean zegoen.