Txernomirdin, Viktor
Politikari errusiarra (Txerni Otrog, 1938). Ingeniaritza ikasi zuen, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide egin zen 1961ean. Gas eta petrolio enpresetan lan egin ondoren politikagintzan murgildu zen buru-belarri 1978an, Yuri Andropoven agintepean, alderdiko industria astunaren sailean. Ostera gas industriaren ministrorde izendatu zuten, eta 1985ean, Gorbatxoven agintaldian, berriz izan zen ministro, 1989 arte. 1992an Errusiako Lehen ministrorde izendatu zuten, eta urte berean, Lehen ministro. Errusiako ekonomiaren pribatizazioaren gehiegizko lastertasuna kritikatu zuen gobernuburu izan zen garaian, eta sistema autarkikoagoa proposatu zuen. 1996an berriro izendatu zuten Lehen ministro –Eltsinek ordukoan–, eta harexek kendu zuen kargutik 1998an.