Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txenada

iz. Zool. Laridoen familiako zenbait itsas hegaztiren izena. Moko luze zorrotza dute; hegoak eta isatsa ere luzeak izaten dituzte. Burugaina beltza dute gehienek; lepoa eta papar-sabelak, berriz, zuriak eta hegoak beltzaranak edo grisaxkak. v Txenada arrunta (Sterna hirundo). Mokoa eta zangoak gorriak dituena eta 35 cm inguru luze dena. Mokoaren punta, ordea, beltza izaten du. Kanadako, Europako eta Asiako erdialdean eta iparraldean bizi da. Igelak, harrak, intsektuak eta arrainak jaten ditu.  v  Ipar txenada (Sterna paradisæa). Mokoa eta zangoak guztiz gorriak dituena eta 37 cm inguru luze dena. Arrain txikiak eta intsektuak jaten ditu batez ere. v Txenada hanka-beltza (Thalaseus edo Sterna sandvicensis). Moko beltz punta-horia eta hanka beltzak dituena. Burugaineko lumak udan beltzagoak edukitzen ditu. 40 cm inguru luze izaten da. Europako erdialdeko itsasertzetan eta Ameriketan egiten du habia eta Mediterraneo alderako lurraldeetan eta Hego Ameriketan ematen du negua. Arrainak, intsektuak eta harrak jaten ditu. v Txenada txikia (Sterna albifros). Kolorez zuri hauskara dena eta 22-25 cm luze dena. Burugainaren aurreko aldea zuria izaten du, buruaren gaina, atzeko aldea eta begi ingurua, berriz, beltzak, eta mokoa eta zangoak horiak. Arrain txikiak, zapaburuak eta intsektuak jaten ditu.