Txen Yi
Txinatar politikaria eta militarra (Lo-txih, Szechwan-eko probintzia, 1901 - Pekin, 1972). 1923. urtean alderdi komunistako kide egin zen eta hiru urte geroago akademia militarrean sartu zen. Kiangsi-ko sobieta antolatzeko lanetan lagundu zion Mao Tzedongi (1931) eta Ibilaldi Luzean zehar gudaroste gorriko buruzagietako bat izan zen. 1938. urtean japoniarren aurka borrokatu ziren bi gudaroste komunistetako baten buruzagi izan zen eta gerra zibilean, Ekialdeko Txinako askatasunerako gudarosteko buruzagia izan zen. 1945. urtetik aurrera alderdi komunistako batzorde zentraleko partaidea izan zen eta garaipena lortu ondoren, Shanghaiko alkate (1949-1958). 1958. urtean Kanpo Arazoetarako ministro egin zuten eta urtebete geroago, Lehen Ministrordea.