Txeng Txou
edo Zhengzhou. Txinako ekialdeko hiria eta Honango probintziako hiriburua, Ibai Horiaren hegoaldean. 1.424.000 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Nekazaritza ekoizpenen merkataritza (tabakoa, kotoia) eta industria (ehungintza, tabakogintza, nekazaritzarako makineria, janari industria, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1954. urteaz geroztik da Honango probintziako hiriburua.