Txen Txen-kung
(Mendebalean, Koxinga) Ming dinastiaren aldeko pirata buruzagia. Fukien-eko kostaldean, Amoy eta Quemoy uharteetan nagusi izan zen. Mantxuen aurkako hainbat kanpaina egin zuen. Halaber, 1661ean, Tainan-en zeuden holandarren nagusitasunari amaiera eman zion. XX. mendeko txinatar abertzaletasunak lehen mailako heroitzat hartu du Txen Txen-kung, hala Taiwan-eko nazionalisten artean nola Txinako Herri Errepublikaren aldetik.