Txabolategi
(Jaiotza izenez Jose Joakin Erroizenea Intxauspe). Gipuzkoar bertsolaria (Ereñozu, Hernani, 1769 -?). Ezagutzen den lehen bertsolarietako bat. Txabolategiren garaikoak ziren Fernando Amezketarra, Izuelako Artzaina eta Zabala bertsolariak, eta haiekin batera kantatu zuen. Iztuetak ematen du historian ezagutzen den lehen bertso neurketaren berri: Billabonako plazan jokatu zen, 1801ean. Zabala eta Txabolategi ziren bertsolariak eta Fernando Amezketarra epai mahaian zegoen. Antonio Zavalak Txabolategiren bertsoak bildu eta Txabolategi, Elkoro eta Leunda Bertsolariak (1980) liburuan argitaratu zituen.
- Twentieth Century-Fox
- txabalu
- Txabarri
- txaberama
- txabola
- Txabolategi
- Txad
- Txad
- txadar
- txador
- Txagorritxu