Twentieth Century-Fox
Estatu Batuetako zinema produkzio etxea, Fox Film Corporation eta Twentieth Century Pictures produkzio etxeek bat eginez 1935ean sortua. Darryl F. Zanuck zen lehendakariorde eta produkzio zuzendaria eta eragin handia izan zuen produkzio-etxe horren estiloan. Haren gidaritzapean garrantzi handia eman zitzaion gidoiari eta muntaketari; Estatu Batuetako historia aipatzen zuten filmak, gizarte gaia zuten filmak, komediak, musikalak, western-ak eta, batez ere, film beltzak egin ziren. Zanuck-ek lankide ospetsu asko izan zituen: besteak beste, Nunally Johnson, Lamar Trotti, Kenneth McGowan, Philip Dunee gidoigileak; Tyrone Power, Gene Tierney, Maureen O’Hara, Dana Andrews, Gregory Peck, Richard Widmark, Marilyn Monroe aktoreak eta John Ford, Henry Hathaway, William A. Welmman, Otto Preminger, Joseph Mankiewicz, Elia Kazan zuzendariak. 1960 inguruan gainbehera izan zuen. 1976tik aurrera ekoizle independienteekin lan egin zuen; arrakasta handiko telesail eta filmak ekoiztu zituen, besteak beste, Star Wars (1976, Izarretako gerra), zinemaren historian irabazi handienak eman dituen filma.
- Tuzla
- tuztatu, tuzta, tuztatzen
- Tvardovski, Aleksander Trifonovitx
- Tver
- Twain, Mark
- Twentieth Century-Fox
- txabalu
- Txabarri
- txaberama
- txabola
- Txabolategi