Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tutu

iz. Hodia. || Turuta, adarra.  v  Hutsune tutua edo hutsune hodia. Elektr. Hutsune maila garaia duen hodi elektronikoa (huts-balbula eta termoioi balbula ere esaten zaio); hutsune maila garai hori dela eta, ioitze efektuak ez dira igertzen. Bertan elektroien jarioa, termoioi igorpenaren ondorioz gertatzen da. Tutu edo hodi horietan katodoa berotzen da barrenetik igarotzen den korronte baten bidez edo hari berotu batetik gertu jarriz. Zuzenean berotzen diren katodoak tungsteno-hariaz egiten dira, eta zeharka berotzen direnak, berriz, bario eta estrontzio oxidoaz estaltzen dira. Transistorea asmatu zen arte tresna elektroniko gehienetan erabiltzen zen, anplifikazio, errektifikazio eta bestelako lanetarako.