tunel
iz. Lurpean egiten den igarobidea; batez ere mendi bat-edo alderik alde igarotzen duena. v Tunel aerodinamikoa edo haize tunela. Fis. Zilindro itxurako igarobidea; bertan, turbo haize-emaile bidez haize handia sortzen da batetik bestera, saio aerodinamikoetan aztergai diren gorputzetan (automobil eta hegazkinen maketak maizenik) airea nola ibiltzen den aztertzeko. v Tunel efektua. Partikula bat, beharrezko energia potentziala izan ez arren, erdieroalea den gai batean potentzial handiagoko oztopo bat zeharkatzeko (tunel bat egingo balu bezala) gai izatea ahalbidetzen duen efektu kuantikoa. Mekanika klasikoaren arabera partikula horrek, elektroi batek, esaterako, ez luke izango oztopo hori gainditu ahal izateko adina energiarik. Quantum-en mekanikaren bidez azaltzen da efektu hori.