Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tula

Errusiako mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko (25.700 km2 eta 1.952.467 biztanle ditu eskualdeak) hiriburua, Upa ibaiaren ertzean. 540.000 biztanle. Industriagune garrantzitsua (metalurgia, nekazaritzarako makineria, janari industria). Burdinbidegunea. Kremlina. v Historia. Riazango printzeek eraiki zuten zurezko gotorleku baten oinetan sortu zen hiria. XIV. eta XV. mendeetan tartaroek suntsitu zuten, eta gero lituaniarrek. 1503. urtean, Moskoviako lurraldearen barnean, estrategiagune garrantzitsua izan zen. XVII. mendean laborariek egin zituzten matxinaden gunea izan zen. 1712. urtean Petri I.a Handiak arma lantegi nazional bat eraikiarazi zuen Tulan.