tukan
iz. Zool. Piziformeen ordenako 40 bat hegazti oso moko-handiren izena. Familia bat (erranfastidoena) osatzen dute beraiek bakarrik. Hego Ameriketako oihanetan bizi dira; zuhaitzen punta samarreko adarretan etengabe builaka eta hara eta hona mugitzen ibilten dira. Mokoa ia gorputza bezain luzea eta kolore askotakoa dute. Lumak kontraste handiko koloreetakoak izaten dituzte, beltzak eta zuriak, beltzak eta horiak edo gorriak. Fruituak, intsektuak, larba egoeran daudenean gehienbat, musker eta suge txikiak eta beste txorien umeak jaten dituzte. v Tukan handia (Ramphastos toco). 60 cm inguru luzea dena, eta kolorez gehienbat beltza, baina papoa, lepoa eta musua zuriak, eta bizkarra odol kolore gorria dituena. Guaianatik Argentinara bitarteko lurraldeetan bizi da. v Tukan isats-gorria (Aulacorhyncus hæmatopygus). 48 cm inguru luze dena eta kolorez gehienbat berdea, baina paparrean zerrenda urdin bat eta isatsaren erdiko lumak gaztaina kolorekoak dituena. Venezuelan, Ande mendietako Kolonbiarako aldean eta Ekuadorreko ekialdean bizi da.